XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Baloraketa orokorra Azterketa, gutxi ala gehiago, intuitibo eta begiz begikoari dariona da.

Etorkizunari buruz, atzeraturik, geldi, optimismorik gabe den komertzioak, egunoroko salmentan bertan agertzen du hori.

Lokalak, bezeroek, gaiak: zernahik izan dezake esanahiren bat ikusten dakienarentzat.

Zenbait oharpen egin beharrean gara, halaz ere: - Intuiziozko ikuspen honetan, ez da ezer ere irizten.

Beste errealitate batzu indartu eta baiesteko bestetarako ez da; beste kapituluetan atera diren gaineratiko elementu eta analisiekin batera hartuz, Goiherriko komertzioaz ideia zehatzagoa eta osoagoa borobiltzeko bidea ematen digu.

Bailarako udal guztietako komertzioa zuzenean ezagutzeak, ezagugarri orokor batzu aurkitzeko bidea ematen du.

Bada Goiherrin, ez gehiegi, baina bai ongi antolaturiko zenbait garrantzizko komertzio.

Argi eta garbi antzematen zaie indarretan daudela.

Horien ondoan, ordea, eta gehienak dira, detailista koxkor asko da: jornala doi-doi ateratzen dutenak.

Jornal hori, gehienetan, etxe ekonomirako laguntza gertatu ohi da.

Baina, ez dira negozio horiek, errentagarri deitzen ditugunetakoak.

Famili tankerako komertzioak dira, beraz, eta zaharrak.

Komertzio mota hau, askotan landa jendetzaren autokontsumoak dakarrena da, eta, batipat, bailarako 41.808 biztanleak 19 udaletan barreiaturik egoteak.

Horregatik, oso ugaria da askotariko komertzioa delakoa: zernahi gauza saltzen duena.

Aitzitik, komertzio berezitua oso urria da.

Erabatera saltzen duen bertako komertzioa, gutxitzen doana (1) Arrazoinezkoa denez eta arazoak eskatzen duen zuhurtziarengatik, ezin eman dugu zein eredu erabili ditugun, ez eta bailarako salerosketariek duten irabazpide neurria ere, ez du estimatzen, ez eta baloratzen, Goiherriko detailistak.

Denbora gutxi barru eta kasik kostu berean, probintziako eta probintziaz kanpoko beste zentralek hornitzen bait dute.

Komertzioaren berriztapenak ez du sortu funtsezko aldaketarik; hondo-hondoan lehen bezalako ezaugarriak ditu.

Komertzio txikia, zaharra eta bizitasun kaxkarrekoa: hor dago bailaran barreiaturik; Beasain, Ordizia eta Lazkao berean ere; mota horretako komertzio asko bait da herri horietan ere.

Berria, hau ere txikia eta familiarra, hirigintza politikari eta etxebizitza eraikikuntzari herstu loturik dago.

Komertzio berria ez da, beraz, bailara txikiari (Beasain, Ordizia eta Lazkao) bakarrik atxikia; baizik eta, gaineratiko herritan ere, etxebizitza berriak eraiki direnetan, sistematikoki ageri da komertzio berria, anarkia osoz.